XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UDAL ADMINISTRAZIOA

Legorretako Udala

Zerga tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten Ordenantzen aldaketa, 1997ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko delarik.

Jendaurreko erakusketa.

LEGORRETAKO UDALA Iragarkia

1996ko urriaren 31an eginiko bilkuran Legorretako Udal Batzarrak, legezko gehiengo-absolutuaz, hurrengo zerga, tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten Ordenantzen aldaketa erabaki zuen, 1997ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko delarik:

- Iharduera ekonomikoen gaineko Zerga.

- Trakzio Mekanikodun ibilgailuen gaineko Zerga.

- Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zerga.

- Zerbitzu Publikoak eskeini eta Iharduerak burutzeagatiko tasak, tarifa hauek aldatuz:


a) Etxebizitzeko Zabor edo Hiri Hondakin Solidoen Bilketa Zerbitzua.
c) Dokumentuak ematea.
d) Hirigintz lizentziak ematea.

- Udal Jabetza Publikoa Erabiltzeagatikako Prezio Publikoak.


b) Postuak Herriko Jaietan eta Ferietan.
c) Udal bide publikoen lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatibo edo probetxamendu berezia.

- Hileta Zerbitzuei eta Udal Hilerrian emakidak eman eta erabilera pribatiboak ematearen tasaren Ordenantza Fiskal arautzailearen aldaketa.

Gipuzkoako Hazienda Foralak arautzen dituen Uztailaren bosteko 11/89 Foru Arauaren 16.1 artikuloak dioena betetzeko, hartutako akordioa eta dagokion espedientea jendaurrean jartzen dira bitarteko ofizial honetan eta Udaletxeko Ediktu Taulan.


a) Dokumentuak ikusgai daude: Udal honetako Idazkaritzan.
b) Aztertzeko eta kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.
c) Erreklamatzeko legitimatuta daude: Uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 17. artikuluak aipatzen dituenak.
d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Errejistro Nagusia.
e) Erreklamazioa jasotzen duen Organoa: Udal Batzarra.

Informazio honen arauzko epea inolako erreklamazio edo oharkizunik gabe igaroko balitz, hartutako erabakiak eta aldatutako Ordenantzen eranskinak behin betiko onartutzat hartuko dira, akordio berririk hartu behar izan gabe.

Legorreta, 1996ko azaroak 4.- José Ramón Mugerza Arribas, Alkateak.

(965)(11660)